Sorrera | 2014 |
---|---|
Domeinu mota | Goi mailako domeinu orokorra |
Egoera | Aktibo |
Erregistroa | www.puntu.eus webgunean egin daiteke |
Erakunde babeslea | PuntuEus Fundazioa |
Erregistrorako baldintzak | Euskara edo euskal kulturarekin zerikusia izan beharra dauka |
www.puntu.eus |
.EUS domeinua edo PUNTUEUS, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko goi mailako domeinu orokorra da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.
PuntuEus Fundazioa patronatu batek gidatzen du, eta fundazioaren azpian lantalde bat ere badago, eta zuzendari bat, Josu Waliño. Fundazioari dagokionez beste erakunde batzuk ere badaude partaideen artean: EITB, Euskal Kultur Erakundea, ESLE Software Libreko Enpresen Euskal elkartea, Elkar Fundazioa, Euskaltel Fundazioa, Euskaltzaindia, Euskalgintzaren Kontseilua eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Patronatuko lehendakariak hauek izan dira: Joan Mari Torrealdai euskaltzain eta Jakin aldizkariko zuzendaria izandakoa (2012-2016), Iñaki Goirizelaia EHUko errektore izandakoa (2016-2024), eta Olatz Arbelaitz informatikaria 2024tik.[1][2][3][4] undazioa eratzeko lehenago aritu zen taldean koordinatzaile izan ziren Iratxe Esnaola eta Andoni Sagarna.[5][6]
Puntueus Fundazioa eratu zelarik, 2012ko maiatzean egin zuen eskaera euskal talde honek .eus lortzeko eskabide ofiziala ICANNen (domeinuak kudeatzen dituen nazioarteko erakundean) eta 2013ko maiatzean lortu zuten baietza. Urtebeteko prestakuntza lanak ondoren eta, gero, iraupena ziurtatzeko beharrezkoa zen hazkundea, 2024ko 15.000 domeinuetara iritsi arte, tarte baterako etorkizuna ziurtatzen diona.[2]
:1
izeneko erreferentziarako:3
izeneko erreferentziarako