.eus

.eus
Sorrera2014
Domeinu motaGoi mailako domeinu orokorra
EgoeraAktibo
Erregistroawww.puntu.eus webgunean egin daiteke
Erakunde babesleaPuntuEus Fundazioa
Erregistrorako baldintzakEuskara edo euskal kulturarekin zerikusia izan beharra dauka
www.puntu.eus
PuntuEUS Fundazioaren logoa

.EUS domeinua edo PUNTUEUS, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko goi mailako domeinu orokorra da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

PuntuEus Fundazioa patronatu batek gidatzen du, eta fundazioaren azpian lantalde bat ere badago, eta zuzendari bat, Josu Waliño. Fundazioari dagokionez beste erakunde batzuk ere badaude partaideen artean: EITB, Euskal Kultur Erakundea, ESLE Software Libreko Enpresen Euskal elkartea, Elkar Fundazioa, Euskaltel Fundazioa, Euskaltzaindia, Euskalgintzaren Kontseilua eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Patronatuko lehendakariak hauek izan dira: Joan Mari Torrealdai euskaltzain eta Jakin aldizkariko zuzendaria izandakoa (2012-2016), Iñaki Goirizelaia EHUko errektore izandakoa (2016-2024), eta Olatz Arbelaitz informatikaria 2024tik.[1][2][3][4] undazioa eratzeko lehenago aritu zen taldean koordinatzaile izan ziren Iratxe Esnaola eta Andoni Sagarna.[5][6]

Puntueus Fundazioa eratu zelarik, 2012ko maiatzean egin zuen eskaera euskal talde honek .eus lortzeko eskabide ofiziala ICANNen (domeinuak kudeatzen dituen nazioarteko erakundean) eta 2013ko maiatzean lortu zuten baietza. Urtebeteko prestakuntza lanak ondoren eta, gero, iraupena ziurtatzeko beharrezkoa zen hazkundea, 2024ko 15.000 domeinuetara iritsi arte, tarte baterako etorkizuna ziurtatzen diona.[2]

.eus domeinuaren aldeko pankarta Tolosan.
  1. Olatz Arbelaitz, Puntueus Fundazioaren lehendakari berria - Puntu.eus. 2025-01-22 (Noiz kontsultatua: 2025-01-30).
  2. a b «Google.eus aktibatu da gaur, PuntuEus domeinuen hamargarren urteurrenean» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  3. «Joan Mari Torrealdai, PuntuEUS Fundazioko lehendakaria, 2015eko Lekuona Saria» Domeinuak .eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
  4. «Aro berria hasi du PuntuEUS Fundazioak» Domeinuak .eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
  5. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :1 izeneko erreferentziarako
  6. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :3 izeneko erreferentziarako

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne