15 minutuko hiria edo Ordu laurdeneko hiria hirigintza-plangintzaren kontzeptua da, eta herritarren behar eta zerbitzu gehienek (lana, erosketa, hezkuntza, osasun-zentroak edo aisialdia) hiriko edozein tokitatik 15 minututik beherako distantziara oinez edo bizikletan egon beharko luketela proposatzen duena.[1] 15 minutuko hiria Carlos Moreno Parisko Sorbonako Unibertsitateko Ekintzailetza, Lurralde eta Berrikuntzako zuzendari zientifiko eta katedradunaren proiektuaren izena da.