1868ko Iraultza | |
---|---|
Mota | iraultza |
Denbora-tarte | 1868ko irailaren 19a - 1868ko irailaren 27a |
Data | 1868ko iraila |
Kokaleku | Espainia |
Herrialdea | Borboien erreformismoa |
Honen ondorioa | hasiera tronutik kentze |
1868ko Iraultza, Espainiako historiografian Iraultza Loriatsua (gaztelaniaz: La Gloriosa) deitua, urte hartan Espainian izandako altxamendu militarra izan zen, Elisabet II.a Espainiakoa tronutik kendu zuena. Iraultzaren buruzagiek italiar printze bat, Amadeo I.a Saboiakoa, errege izendatu zuten. Erregealdiak bi urte baino ez zituen iraun eta Espainiako Lehen Errepublikak ordezkatu zuen. Errepublikak ere beste bi urte baino ez zuen iraun eta 1875ean buruzagiek Elisabeten semea, Alfontso XII.a errege izendatu eta Borboiak berrezarri zituzten.