Berrezarkuntza Restauración (borbónica) | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1874 - 1923 – 1930 - 1931 | |||||||||||
Monarkia | |||||||||||
| |||||||||||
Ereserkia Goiburua Plus Ultra | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Madril | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Dirua | Pezeta | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Gaztelania | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
1874ko Borboien berrezarkuntza (sarritan Berrezarkuntza gisa ere egiten zaio erreferentzia) 1874tik 1931ra bitartean Espainian izan zen berrezarkuntza da, hots, Arsenio Martínez-Campos militarra buru zuen estatu kolpetik hasi eta Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu artekoa. Aldi hartan, Borboi leinua berriz ezarri zen Espainiako erregetzan.
Garai haren ezaugarri nagusiak egonkortasun instituzionala, Estatu liberalaren eraikuntza eta Industria Iraultzak sortutako mugimendu sozial eta politikoen sorrera izan ziren. 1923an Primo de Riveraren diktadurak erregimenaren gainbehera bultzatu zuen.