1905eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 3. edizioa izan zen. 1905eko uztailak 9 eta 30 artean ospatu zen, 11 etapatan banatutako 2994 kilometroko ibilbidea eginez. Lasterketan zehar gertatu ziren jazoeren ondorioz, etapen zati batzuk aldatuak izan ziren herrietan sartzea eragozteko. Edizio honetan, beste inoiz baino frantziar txirrindulari gehiagok parte hartu zuten, atzerritarrak soilik bi izan baitziren, Aloïs Catteau eta Julien Lootens belgikarrak, sailkapen nagusian, hurrenez hurren, hamaikagarren eta hogeigarren postuan amaitu zutelarik. Jazoera batzuk izan ziren: Pelotoia pasa behar zen tokitik iltzeak jaurti ziren. Kaltetuenetako bat 1907 eta 1908ko edizioen garailea izan zen Lucien Petit-Breton izan zen, garai horretan inongo laguntzarik ez zegoenez Parisera trenez itzuli behar izan zuena. Louis Trousselier izan zen garailea, eta proba, batez beste, 27,107 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Aurreko bi edizioetan ez bezala, non sailkapen nagusia denboraren arabera egin zen, oraingoan sailkapen nagusia puntuen arabera egin zen. Lehen mendate esanguratsuak igo ziren, Ballon d'Alsace esaterako. René Pottier izan zen mendate honetako lehen irabazlea.