1908ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 6. edizioa izan zen. 1908ko uztailak 13 eta abuztuak 9 artean ospatu zen, 14 etapatan banatutako 4488 kilometroko ibilbidea eginez. Aurreko edizioetan bezala, sailkapen nagusia puntuen arabera egin zen denboraren arabera egin ordez. Garailea izan zen Lucien Petit-Bretonek proba, batez beste, 28,740 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Txirrindulari independenteak oraindik gehienak ziren pelotoian, baina Peugeot eta Alcyon taldeak eratzen eta nabarmentzen edizio honetan hasi ziren.