1909ko Italiako Giroa

1909ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa1. Italiako Giroa
Etapak8
Datakmaiatzak 13 – 1909.eko maiatzak 30
Luzera2.447,9 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Taldeak9
Parte-hartzaileak127
Amaitu dutenak49
Bataz besteko abiadura27,26 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Luigi Ganna (Atala-Dunlop)
TxapeldunordeaITA Carlo Galetti (Legnano)
HirugarrenaITA Giovanni Rossignoli (Legnano)
Talderik onenaITA Atala-Dunlop
1910▶
Dokumentazioa

1909ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen lehen edizioa izan zen. 1909ko maiatzak 13 eta 30 bitartean ospatu zen. 2.448 kilometroko ibilbidea egin zen 8 etapatan banatuta. Lehen edizio honen garaileak ibilbidea 27,260 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

115 txirrindularik parte hartu zuten, guztiak italiarrak lau izan ezik, frantziarrak zirenak, probako atzerriko ordezkaritza bakarra. 115 horietatik soilik 49k amaitu zuten proba. Garaileak proba betetzen eman zuen denbora ere zenbatu zen arren, sailkapen nagusia puntuka antolatu zen.

Luigi Ganna, hiru etapa irabazi zituena eta sei egunez liderra izan zena Italiako Giroaren lehen garailea izan zen, podioan izan zituen bi kideak Carlo Galetti eta Giovanni Rossignoli izan zirelarik. Sailkapen nagusia erabilitako denboraren arabera antolatu bazen, Rossignoli izango zen garailea, Luigi Gannari 37 minutu baino gehiago atera zizkiona.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne