| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 3. Italiako Giroa | ||
Etapak | 12 | ||
Datak | maiatzak 15 – 1911.eko ekainak 6 | ||
Luzera | 3.530,3 km | ||
Herrialdea | Italia Frantzia | ||
Irteera-lekua | Erroma | ||
Helduera-lekua | Erroma | ||
Parte-hartzaileak | 86 | ||
Amaitu dutenak | 24 | ||
Bataz besteko abiadura | 26,216 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Carlo Galetti (Bianchi) | ||
Txapeldunordea | Giovanni Rossignoli | ||
Hirugarrena | Giovanni Gerbi (La Française-Diamant) | ||
Talderik onena | Bianchi | ||
◀1910 | 1912▶ | ||
Dokumentazioa |
1911ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 3. edizioa izan zen. 1911ko maiatzak 15 eta ekainak 6 bitartean ospatu zen. 3.530 kilometro egin ziren 12 etapatan banatuta. Garaileak ibilbidea 26,216 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Lasterketa Erroman hasi eta amaitu zen.
86 parte-hartzailek hartu zuten parte edizio honetan, gehienak italiarrak, horietatik proba soilik 24k amaitu zutelarik.
Carlo Galetti, hiru etapa irabazi zituena eta lider bezala zazpi egunez egon zena izan zen edizio honetako sailkapen nagusiko garailea, podioan izan zituen kideak Giovanni Rosignoli, etapa baten garailea eta lau egunez liderra izan zena, eta Giovanni Gerbi izan zirelarik. Bitxikeria bezala, sailkapena denboran oinarritu izan balitz, Rossignoli izango zen Giroa irabaziko zuena Galettiri ordu erdi baino gehiago ateraz. Bianchi taldea hartu zen taldekako sailkapenaren garailetzat, hau baitzen Galettiren taldea. Lucien Petit-Breton izan zen Giroko liderra izatea lortu zuen lehen txirrindulari ez italiarra, soilik egun batez izan bazen ere.