1912ko Italiako Giroa

1912ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa4. Italiako Giroa
Etapak9
Datakmaiatzak 19 – 1912.eko ekainak 4
Luzera2.439,6 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaBergamo
Parte-hartzaileak54
Amaitu dutenak26
Bataz besteko abiadura27,323 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Atala-Dunlop
TxapeldunordeaFRA Peugeot-Wolber
HirugarrenaITA Gerbi
◀19111913▶
Dokumentazioa

1912ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 4. edizioa izan zen. 1912ko maiatzak 19 eta ekainak 2 artean ospatu zen. 2443 kilometroko ibilbidea egin zen 9 etapatan (horietatik 8 aldez aurretik prestatuak). Lasterketa Milanen hasi eta Bergamon amaitu zen.

54 txirrindularik parte hartu zuten, horietatik proba soilik 26k amaitu zutelarik.

4. etapa, Pescara eta Erroma artean garatuko zena, bertan behera utzia izan zen txirrindulariek, arrazoi klimatologikoak medio, lasterketa jarraitzeari uko egin ondoren. Horren ordez azken etapa bat gehitu zen, 9.a, "ordezko" bezala.

Sailkapen nagusia, taldeka egin zena, Atala taldeak irabazi zuen, Carlo Galettik, Giovanni Michelettok, Eberardo Pavesik eta Luigi Gannak osatua zegoena. Sailkapen ez ofizialaren arabera, Carlo Galetti izango zen garailea denboraren araberako sailkapen batean, proba 100 ordu, 2 minutu eta 57 segundotan bete ondoren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne