1926ko Italiako Giroa

1926ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa14. Italiako Giroa
Etapak12
Datakmaiatzak 15 – 1926.eko ekainak 6
Luzera3.429,7 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Emaitzak
TxapeldunaITA Giovanni Brunero
TxapeldunordeaITA Alfredo Binda
HirugarrenaITA Arturo Bresciani
Talderik onenaITA Legnano-Pirelli
◀19251927▶
Dokumentazioa

1926ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 14. edizioa izan zen. 1926ko maiatzak 15 eta ekainak 6 artean ospatu zen. 3429 kilometroko ibilbidea egin zen 12 etapatan banatuta, irabazleak batez beste 25,113 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

203 txirrindularik parte hartu zuten, guztiak italiarrak, horietatik proba 40k amaitu zutelarik.

Alfredo Bindak, denbora asko galarazi zion erorketa baten ondorioz, Giovanni Brunerori laguntzen eman behar izan zuen Giroa. Costante Girardengok, ordurarte liderra zena, 7. etapan abandonatu egin behar izan zuen, Giroa Brunerorentzat nabarmen utziz, hain zuzen ere lasterketako garailea izango zena. Binda 2. izan zen, eta Arturo Bresciani 3.. Brunero, hala, Italiako Giroa hiru aldiz irabazi zuen lehen txirrindularia bihurtu zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne