1927ko Italiako Giroa

1927ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa15. Italiako Giroa
Etapak15
Datakmaiatzak 15 – 1927.eko ekainak 6
Luzera3.758,3 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Emaitzak
TxapeldunaITA Alfredo Binda
TxapeldunordeaITA Giovanni Brunero
HirugarrenaITA Antonio Negrini
Talderik onenaITA Legnano-Pirelli
◀19261928▶
Dokumentazioa

1927ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 15. edizioa izan zen. 1927ko maiatzak 15 eta ekainak 6 artean ospatu zen. 3758 kilometroko ibilbidea egin zen 15 etapatan banatuta, irabazleak 25,847 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

266 txirrindularik parte hartu zuten, guztiak italiarrak, proba 80k amaitu zutelarik.

Edizio honetan, lasterketa filosofia aurrekoekiko apur bat ezberdina izan zen. Aurreko edizioetako lasterketa denbora berean 3 etapa gehitu ziren eta atseden egunak murriztu ziren. Honen ondorioz, etapak laburragoak izan ziren, soilik batek zituelarik 300 kilometro baino gehiago.

Alfredo Binda nabarmen nagusitu zen, lidertza hasieratik amaierara mantenduz eta 15 etapetatik 12 irabaziz, oraindik Italiako Giroan gainditu ez den errekorra. Giovanni Brunero, aurreko edizioko garailea izan zena, oraingoan bigarren izan zen, eta Antonio Negrini hirugarren.

Hau izan zen Giovanni Rossignolik, 1909ko Italiako Giroaren garaile birtuala, korritu zuen azken Giroa, 45 urterekin, 44. amaitu zuen, Alfredo Bindagandik 7 ordu baino gehiagora.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne