1932ko Italiako Giroa

1932ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa20. Italiako Giroa
Etapak13
Datakmaiatzak 14 – 1932.eko ekainak 5
Luzera3.235 km
HerrialdeaITA Italia
San Marino
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Parte-hartzaileak109
Amaitu dutenak66
Bataz besteko abiadura30,594 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Antonio Pesenti
TxapeldunordeaBEL Jef Demuysere
HirugarrenaITA Remo Bertoni
Talderik onenaITA Legnano-Hutchinson
◀19311933▶
Dokumentazioa

1932ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 20. edizioa izan zen. 1932ko maiatzak 14 eta ekainak 5 artean ospatu zen, 3235 kilometroko ibilbidea eginez 13 etapatan banatuta, garaileak batez beste orduko 30,594 kilometroko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

109 txirrindularik hasi zuten proba eta 66k amaitu zuten.

Antonio Pesenti izan zen garailea, 7. etapan egin zuen ihesaldi baten ondoren maillot arrosa bereganatuz eta hurrengo sei etapetan mantendu ondoren. Jef Demuysere bigarren izan zen, ordura arte, txirrindulari ez italiar batek lortutako emaitzarik hoberena izan zelarik. Remo Bertoni izan zen podiuma osatu zuen hirugarrena.

Giro honetan gainditu zen lehen aldiz batez besteko 30 kilometro orduko abiadura. Era berean, Hermann Buse izan zen etapa bat irabazi eta maillot arrosa jantzi zuen lehen alemaniarra.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne