1936ko Udako Olinpiar Jokoetako domina taula

1936ko Udako Olinpiar Jokoak, ofizialki XI. Olinpiadako Jokoak Berlinen, Alemanian, 1936ko abuztuaren 1etik, abuztuaren 16ra bitarte ospatzen zen kirol anitzeko txapelketa bat izan zen.

Berlin, lehenago, aukeratua izan zen 1916ko Udako Olinpiar Jokoak antolatzeko, baina Lehen Mundu Gerraren ondorioz bertan behera utzi ziren[1]. 1936ko Udako Olinpiar Jokoetan 49 herrialdetako 3.963 atletek hartu zuten parte, guztira 19 kirolatan banatutako 129 probatan parte hartu zutenak. Joko hauek ospatu arte inoiz egondako parte-hartzerik handiena izan zen[2]. 32 herrialdetako atletek eskuratu zituzten dominak, eta 21ek eskuratu zuten urrezko domina bat. Ondorioz, 17 herrialdek ez zuten inongo dominarik lortu. Alemaniako delegazioak 89 domina lortu zituen, Alemania batuak inoiz lortu duen kopururik handiena, nahiz eta Ekialdeko Alemaniak errekor hori gainditu zuen 1976ko, 1980ko eta 1988ko Jokoetan[3].

Alemaniaren erregimen nazional-sozialistaren ondorioz, Ameriketako Estatu Batuek boikot bat proposatu zuten, baina ez zen aurrera eraman. Beste herrialde batzuk ere proposatu zuten boikota, tartean Erresuma Batua, Frantzia, Suedia, Txekoslovakia eta Herbehereak. Bartzelonan Herri Olinpiada antolatu zen egun batzuk lehenago, 1936ko uztailaren 19an hasteko, baina bertan behera utzi behar izan ziren behin atletak iritsita, Espainiako Gerra Zibilaren hasieraren ondorioz. Espainiak ez zuen parte hartu 1936ko Jokoetan, gerraren hasiera zela eta. Ez zen egon, beraz, boikotik Alemaniari bere izaera naziagatik, baina izan zen nazioarteko juduen boikot bat, atleta askok parte-hartzeari uko egin zioten[4]. Gainera, Ipar Irlandako kirolariei ez zitzaien baimenik eman Irlandaren alde lehiatzeko, eta beraz Irlandako Estatu Libreak boikota egin zuen[5].

Marjorie Gestring bilakatu zen inoizko dominadunik gazteena, 13 urterekin, urrezko domina bat eskuratuz 3 metroko tranpolin jauzian. Koreako japoniar okupazioaren ondorioz, korear atletek ezin zuten euren banderapean lehiatu, eta Japoniar taldearekin lehiatu behar izan ziren. Sohn Kee-chung, Kitei Son izen japoniarrarekin lehiatuz, urrea lortu zuen maratoian[6]; lehen japoniar urrezko domina izan zen Olinpiar Jokoetan eta historiako lehen korearra domina bat lortzen. Nam Sung-yong herrikideak brontzea irabazi zuen proba berberean[7].

  1. «Olympic history: Berlin 1936 | World of Sport - Yahoo! Sport UK» web.archive.org 2012-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  2. (Ingelesez) «The Movement to Boycott the Berlin Olympics of 1936» encyclopedia.ushmm.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  3. «Olympic Medal Table - Telegraph» web.archive.org 2011-07-27 (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  4. (Ingelesez) Times-Picayune, John Pope, NOLA com | The. «Fred Feran, who boycotted 1936 Olympics in Berlin, dies at age 92» NOLA.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  5. (Ingelesez) Krüger, Anrd; Murray, William. (2010-10-01). The Nazi Olympics: Sport, Politics, and Appeasement in the 1930s. University of Illinois Press ISBN 978-0-252-09164-3. (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  6. «Kitei SON» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  7. (Ingelesez) «Obituary: Sohn Kee-chung» the Guardian 2002-11-30 (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne