1941, 1979ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Dan Aykroyd, Ned Beatty, John Belushi, Lorraine Gary, Murray Hamilton, Christopher Lee, Toshirō Mifune, Tim Matheson, Nancy Allen, Warren Oates, Robert Stack eta Treat Williams aktoreek antzeztu zuten.
Bigarren Mundu Gerran girotua dago eta 1941ko abenduan jazotako Pearl Harboreko erasoaren ondoren Los Angeles hiri inguruan hedatu zen izua deskribatzen da.
Estreinatu eta berehala filmak ez zuen Spielbergen beste filma batzuk izan zuten arrakasta komertzialik izan, halere denbora igaro hala eta etxerako bideo bertsio hedatuz joan zen einean filmak kultuzko maila izatera ailegatu zen.
1980ko Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen, nahiz eta azkenean bat bera ere ez irabazi izan: Efektu berezi onenen Oscar Saria (William A. Fraker, A.D. Flowers eta Gregory Jein), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Gregory Jein) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Robert Knudson, Robert Glass, Don MacDougall eta Gene S. Cantamessa).