1941eko Espainiako Itzulia

1941eko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa3. Espainiako Vuelta
Datakekainak 12 – 1941.eko uztailak 6
Luzera4.406 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaMadril
Helduera-lekuaMadril
Emaitzak
TxapeldunaESP Julián Berrendero
TxapeldunordeaESP Fermín Trueba
HirugarrenaESP José Jabardo
◀19361942▶
Dokumentazioa

1941eko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 3. edizioa izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz bertan behera geratu ziren 1937tik 1940 arteko edizioak, eta 1941eko hau Gerra ondorengo lehen edizioa izan zen. 1941eko ekainak 12 eta uztailak 6 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 4406 kilometroko ibilbidea eginez. Madrilen hasi eta amaitu zen.

32 txirrindularik hasi eta 16k amaitu zuten proba.

Garailea izan zen Julián Berrenderok, hala bere lehen Espainiako Itzulia irabaziz, proba, batez beste, 26,108 kilometro orduko abiaduran bete zuen, edizio hau historiako motelena bihurtu zuena. Alabaina, ez da hau izango edizio honek izango duen errekor bakarra, kilometro gehien eta partehartzaile gutxien izan dituena ere bada eta.

Edizio honetako berrikuntza bezala, liderraren maillota zuri kolorekoa izan zela da, lehen bi edizioetako maillot laranjaren ordezkoa hartuz. Beste berrikuntza bat Itzuli Handi honen historian jokatu zen lehen banakako erlojupekoa izan zen, Delio Rodríguezek irabazi zuena.

Etapa gehien irabazi zituen txirrindularia Delio Rodríguez bera izan zen, 12 etaparekin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne