| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 31. Italiako Giroa | ||
Txapelketa | 1948 Challenge Desgrange-Colombo | ||
Etapak | 19 | ||
Datak | maiatzak 15 – 1948.eko ekainak 6 | ||
Luzera | 4.164 km | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Irteera-lekua | Milan | ||
Helduera-lekua | Milan | ||
Bataz besteko abiadura | 33,348 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | ![]() | ||
Txapeldunordea | ![]() | ||
Hirugarrena | ![]() | ||
Eskalatzailerik onena | ![]() | ||
Talderik onena | ![]() | ||
◀1947 | 1949▶ | ||
Dokumentazioa ![]() |
1948ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 31. edizioa izan zen. 1948ko maiatzak 15 eta ekainak 6 artean ospatu zen, 4164 kilometroko ibilbidea eginez 19 etapatan, garaileak batez beste 33,116 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.
77 txirrindularik hasi zuten proba eta 41ek amaitu zuten.
Fiorenzo Magni izan zen edizio honen garailea, baina polemikarekin, Bianchi taldeak (Fausto Coppirena) Magnik bere taldea zen Wilier-Triestinako kideen aldetik 17. etapan, Dolomitak igarotzen zituen mendiko etapa bat, laguntza bultzakadak jaso zituela salatu baitzuen. Coppi izan zen etapa hori irabazi zuena, horren ondorioz Gino Bartali gainditu zuelarik sailkapen nagusian, baina ez Magni. Antolakuntzak Magni bi minuturekin zigortu zuen, hala eta guztiz ere, Bianchi taldeak osorik lasterketa utzi zuelarik, zigorra gutxiegi iruditzen baitzitzaien.