1950eko Frantziako Tourra

1950eko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa37. Frantziako Tourra
Txapelketa1950 Challenge Desgrange-Colombo
Etapak22
Datakuztailak 13 – 1950.eko abuztuak 7
Luzera4.773 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
MON Monako
LUX Luxenburgo
Irteera-lekuaParis
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak116
Amaitu dutenak51
Bataz besteko abiadura32,778 km/o
Emaitzak
TxapeldunaSUI Ferdinand Kübler
TxapeldunordeaBEL Stan Ockers
HirugarrenaFRA Louison Bobet
Eskalatzailerik onenaFRA Louison Bobet
Talderik onenaBEL Belgika
◀19491951▶
Dokumentazioa

1950eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honetako 37. edizioa izan zen. 1950eko uztailak 13 eta abuztuak 7 bitartean ospatu zen. 4773 kilometroko ibilbidea egin zen 22 etapatan banatuta.

116 txirrindularik parte hartu zuten, txirrindulari kopuru ezberdina zuten 14 taldetan banatuta. Horietatik, soilik 51 txirrindularik amaitu zuten proba, talde bakar batek ere proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea lortu gabe.

Frantziako Tourraren edizio honetan sekulako iskanbila sortu zen Gino Bartali, Italiako talde nazionaleko liderra zena, Jean Robicen erorketa eragin izana egozten zioten zenbait ikuslek mehatxatu eta eraso zutenean. Erantzun bezala, italiar txirrindulari guztiek, une horretan probako liderra zen Fiorenzo Magni barne, lasterketa utzi zuten 12. etapan zehar, eta Tourraren antolakuntza 15. etaparen helmuga aldatzera behartu zuten, hasiera batean Sanremon aurreikusia zegoena, baina azkenean Mentonen finkatu zena, errepresalien beldur.

Edizio honetan kontroletik kanpokoa ezarri zen etapa bakoitzaren amaieran, kanporatu ugari eragin zituena.

Irabazleak, Ferdinand Küblerrek, proba batez beste 32,778 kilometro orduko abiaduran bete zuen, suitzar jatorriko txirrindulari batek Tourra irabaztea lortzen zuen lehen aldia izan zelarik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne