1952ko Italiako Giroa

1952ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa35. Italiako Giroa
Txapelketa1952 Challenge Desgrange-Colombo
Etapak20
Datakmaiatzak 17 – 1952.eko ekainak 8
Luzera3.964 km
HerrialdeaITA Italia
SUI Suitza
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura34,586 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Fausto Coppi (Bianchi)
TxapeldunordeaITA Fiorenzo Magni (Ganna-Ursus)
HirugarrenaSUI Ferdinand Kübler
Eskalatzailerik onenaFRA Raphaël Géminiani
Talderik onenaITA Bianchi
◀19511953▶
Dokumentazioa

1952ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 35. edizioa izan zen. 1952ko maiatzak 17 eta ekainak 8 artean ospatu zen, 3964 kilometroko ibilbidea eginez 20 etapatan, garaileak batez beste 34,560 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

112 txirrindularik hasi zuten proba eta 91k amaitu zuten.

Italiako Giroa nazioarte mailan garrantzi handiagoa hartzen hasi zen. Horren adierazgarri, bederatzi herrialdetako txirrindulariak egon zirela da, Espainia barne, sei txirrindulari izan zituena, guztiak Torpado taldean. Alabaina, ez zuten oso parte-hartze aipagarririk izan. Sei horietatik soilik Bernardo Ruizek amaitu zuen lasterketa, 35. amaituz, garaileagandik ia ordu betera. Giro honetako etapa batean lortu zuen posturik hoberena 4.a izan zen 18. etapan.

Bere aldetik, Fausto Coppik nagusitasunez irabazi zue bere laugarren Giro hau, aurreko urteko garailea izan zen Fiorenzo Magni bigarren postuan utziz. Hirugarren postuan, aurreko urteko emaitza bera errepikatuz, Ferdi Kübler izan zen.

4. etapan gertatu zen Giroaren historiako lehen hildakoa, Orfeo Ponsin, Merluzza izeneko mendatearen jaitsieran.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne