1956ko Espainiako Itzulia

1956ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa11. Espainiako Vuelta
Datakapirilak 26 – 1956.eko maiatzak 13
Luzera3.531 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaBilbo
Helduera-lekuaBilbo
Bataz besteko abiadura33,427 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Angelo Conterno
TxapeldunordeaEU Jesús Loroño
HirugarrenaBEL Raymond Impanis
◀19551957▶
Dokumentazioa

1956ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 11. edizioa izan zen. 1956ko apirilak 26 eta maiatzak 13 artean ospatu zen. 3531 kilometroko ibilbidea egin zen 17 etapatan banatuta, horietako bi bikoitzak izan zirelarik. Bilbon hasi eta amaitu zen.

9 taldetan banatutako 90 txirrindularik hasi zuten eta 40k amaitu zuten proba.

Irabazleak, Angelo Conterno, ibilbidea 33,426 kilometro orduko abiaduran bete zuen, eta Espainiako Vuelta irabazi zuen lehen italiarra izan zen, historiako denbora diferentziarik murritzenetako batekin, Jesus Loroñori 13 segundoko aldea baino atera ez ziolarik.

Rik Van Steenbergen, sei etapa irabazi zituena, puntukako sailkapenaren garailea izan zen, eta Nino Defilippis mendiko sailkapenarena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne