1960ko Udako Olinpiar Jokoak, Erroman ospatu ziren. Udako Olinpiar Jokoen XVII. edizioa izan zen. Erroma, aurretik, jada aukeratua izan zen 1908ko Olinpiar Jokoak ospatzeko egoitza bezala, baina uko egin zion, eta, azkenean, Londres izan zen joko horiek antolatu zituena. Udako Olinpiar Jokoen XVII. edizio honetarako euren hautagaitza aurkeztu zuten beste hiri batzuk, Lausanne, Detroit, Budapest, Bruselas, Mexiko Hiria eta Tokio izan ziren, azkeneko bi hiri hauek, Udako Olinpiar jokoen hurrengo hiri antolatzaileak izango zirelarik. Erromako Olinpiar Joko hauetan, ordurarteko kirolari kopuruaren errekorra lortu zen, 5.348 kirolarirekin, 83 nazio, 17 kirol eta 150 probatan ordezkatzen. Hauek, Italiak antolatutako bigarren Olinpiar Jokoak izan ziren, lau urte lehenago, Cortina d'Ampezzon Negukoak antolatu ondoren. Gainera, nolabaiteko elbarritasuna duten pertsonentzako lehen Paralinpiar Jokoak ospatu ziren, 1960ko Udako Paralinpiar Jokoak.