| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 48. Frantziako Tourra | ||
Txapelketa | 1961 Super Prestige Pernod | ||
Etapak | 22 | ||
Datak | ekainak 25 – 1961.eko uztailak 16 | ||
Luzera | 4.397 km | ||
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
Irteera-lekua | Rouen | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Parte-hartzaileak | 132 | ||
Amaitu dutenak | 72 | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | ![]() | ||
Txapeldunordea | ![]() | ||
Hirugarrena | ![]() | ||
Puntukako sailkapena | ![]() | ||
Eskalatzailerik onena | ![]() | ||
Talderik onena | ![]() | ||
![]() | |||
◀1960 | 1962▶ | ||
![]() | Dokumentazioa ![]() |
1961eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 48. edizioa izan zen. 1961eko ekainak 25 eta uztailak 16 artean ospatu zen. 4397 kilometroko ibilbidea egin zen 21 etapatan banatuta, lehenak bi sektore izan zituelarik.
132 txirrindularik parte hartu zuten 12 txirrindulariko 11 taldetan banatuta, proba soilik 72k amaitu zutelarik, eta talde bakar batek ere ez zuen proba bere txirrindulari guztiekin amaitu.
André Darrigadek, bosgarren aldiz Tourreko lehen etapa irabazita, maillot horia lortu zuen, baina etapa honen bigarren sektorean Jacques Anquetilek lortu zuen, proba amaitu arte mantendu zuena, bere bigarren Tourra lortuz.
Garaileak, Jacques Anquetil, proba batez beste 36,033 kilometro orduko abiaduran bete zuen.
Lehenbiziko euskalduna Ouest - Sud-Ouest taldeko Marcel Queheille zuberotarra izan zen, hogeitabatgarren postuan amaitu zelarik.