1964ko Italiako Giroa

1964ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa47. Italiako Giroa
Txapelketa1964 Super Prestige Pernod
Etapak22
Datakmaiatzak 16 – 1964.eko ekainak 7
Luzera4.119 km
HerrialdeaITA Italia
FRA Frantzia
San Marino
Irteera-lekuaBolzano
Helduera-lekuaMilan
Emaitzak
TxapeldunaFRA Jacques Anquetil (Saint-Raphaël-Gitane-Dunlop)
TxapeldunordeaITA Italo Zilioli
HirugarrenaITA Guido De Rosso (Molteni)
Eskalatzailerik onenaITA Franco Bitossi (Springoil-Fuchs)
Talderik onenaFRA Saint-Raphaël-Gitane-Dunlop
◀19631965▶
Dokumentazioa

1964ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 47. edizioa izan zen. 1964ko maiatzak 16 eta ekainak 7 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 4119 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Jacques Anquetilek, batez beste, 35,740 kilometro orduko abiaduran bete zuena. Itzulia Bolzanon hasi eta Milanen amaitu zen.

130 txirrindularik hasi eta 97k amaitu zuten proba.

Hau Jacques Anquetilek irabazi zuen bigarren Giroa izan zen, eta lidertza 5. etaparen amaieran lortu zuen, itzuli osoko erlojupeko bakarra izan zena, eta lider bezala mantendu zen ordutik proba amaitu arte. Oraingoan, etapa erreginan, non Col de la Madeleine, Vars, Col d'Izoard, Col de Montgenèvre eta Sestrières mendateak igo ziren, ez zen denbora diferentzia nabarmenik egon sailkapen nagusirako, etapa hori irabazi zuen Franco Bitossi izan ezik, Giroa irabazteko faborito guztiak pelotoian sartu baitziren helmugara. Milango Vigorelli belodromoan, podiumean, Anquetilek bere ondoan Italo Zilioli, hala, Giroan lortu zituen jarraikako hiru bigarren postuetatik lehena lortu zuelarik, eta Guido de Rosso izan zituen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne