| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 51. Frantziako Tourra | ||
Txapelketa | 1964 Super Prestige Pernod | ||
Etapak | 25 | ||
Datak | ekainak 22 – 1964.eko uztailak 14 | ||
Luzera | 4.504 km | ||
Herrialdea | Frantzia Belgika Alemania Monako Andorra Espainia Luxenburgo | ||
Irteera-lekua | Rennes | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Parte-hartzaileak | 132 | ||
Amaitu dutenak | 81 | ||
Bataz besteko abiadura | 35,419 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Jacques Anquetil (Saint-Raphaël-Gitane-Dunlop) | ||
Txapeldunordea | Raymond Poulidor (Mercier-BP-Hutchinson) | ||
Hirugarrena | Federico Martín Bahamontes (Margnat-Paloma-Dunlop) | ||
Puntukako sailkapena | Jan Janssen (Pelforth-Sauvage-Lejeune) | ||
Eskalatzailerik onena | Federico Martín Bahamontes (Margnat-Paloma-Dunlop) | ||
Talderik onena | Pelforth-Sauvage-Lejeune | ||
◀1963 | 1965▶ | ||
Dokumentazioa |
1964ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 51. edizioa izan zen. 1964ko ekainak 22 eta uztailak 14 artean ospatu zen. 4504 kilometroko ibilbidea egin zen 22 etapatan banatuta, horietatik hirugarrena, hamargarrena eta hogeita bigarrena bi sektoretan banatuta egon zirelarik.
132 txirrindularik parte hartu zuten 11 txirrindulariko 12 taldetan banatuta, horietatik proba soilik 81ek amaitu zutelarik. Talde bakar batek ere ez zuen proba bere txirrindulari guztiekin amaitu.
Garaileak, Jacques Anquetil, hala bere bosgarren Tourra lortuz, proba batez beste 35,42 kilometro orduko abiaduran bete zuen.
Lehenbiziko euskalduna Kas taldeko Francisco Gabika bizkaitarra izan zen, hamahirugarren postuan amaitu zelarik.