1965eko Boto Eskubide Legea | |
---|---|
Mota | election act (en) Act of Congress in the United States (en) |
Promulgatze | 89th United States Congress (en) |
Argitaratze-data | 1965 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Nongo eskumenen mende | Ameriketako Estatu Batuak |
Sinatzailea | |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | ingeles |
Lan osoa eskuragarri | catalog.archives.gov… |
.
1965eko Boto Eskubide Legea (ingelesez: Voting Rights Act of 1965) Estatu Batuetako lege federal historikoa da, boto eskubidean arraza-bereizkeria debekatzen duena[1][2]. Lyndon B. Johnson presidenteak sinatu zuen 1965eko abuztuaren 6an, afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua goren unean zegoelarik; ondoren, Kongresuak bost zuzenketa egin zizkion, testuaren bermeak zabaltzeko. Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioaren 14. eta 15. zuzenketek bermatzen zituzten boto eskubideak babesteko egina, lege honek arraza-gutxiengoen boto eskubidea segurtatu zuen herrialde osoan, batez ere hegoaldean. Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Sailaren arabera, eskubide zibilen alde herrialdean inoiz promulgatu den legerik eraginkorrena da[3].