1965eko Frantziako Tourra

1965eko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa52. Frantziako Tourra
Txapelketa1965 Super Prestige Pernod
Etapak24
Datakekainak 22 – 1965.eko uztailak 14
Luzera4.177 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
GER Alemania
ESP Espainia
Irteera-lekuaKolonia
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak130
Amaitu dutenak96
Bataz besteko abiadura35,792 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Felice Gimondi (Salvarani)
TxapeldunordeaFRA Raymond Poulidor (Mercier-BP-Hutchinson)
HirugarrenaITA Gianni Motta (Molteni)
Puntukako sailkapenaNED Jan Janssen (Pelforth-Sauvage-Lejeune)
Eskalatzailerik onenaESP Julio Jiménez (Kas-Kaskol)
Talderik onenaESP Kas-Kaskol
◀19641966▶
Dokumentazioa

1965eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 52. edizioa izan zen. 1965eko ekainak 22 eta uztailak 14 artean ospatu zen. 4.177 kilometroko ibilbidea egin zen 22 etapatan banatuta, horietatik lehena eta bosgarrena bi sektoretan banatuta egon zirelarik.

130 txirrindularik parte hartu zuten 10 txirrindulariko 13 taldetan banatuta, proba soilik 96k amaitu zutelarik. Arlo honetan Molteni-Ignis taldea nabarmendu zen, proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea lortu zuena.

Lehen aldiz, Tourra Mendebaldeko Alemanian hasi zen, eta bere ibilbidean zehar Belgikatik eta Espainiatik ere iragan zen.

Garaileak, Felice Gimondi italiarra izan zenak, proba 35,886 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Lehenbiziko euskalduna Kas taldeko Francisco Gabika bizkaitarra izan zen, hamargarren postuan amaitu zelarik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne