1966ko Frantziako Tourra

1966ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa53. Frantziako Tourra
Txapelketa1966 Super Prestige Pernod
Etapak25
Datakekainak 21 – 1966.eko uztailak 14
Luzera4.329 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
ITA Italia
SUI Suitza
ESP Espainia
Irteera-lekuaNancy
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak130
Amaitu dutenak82
Bataz besteko abiadura36,819 km/o
Emaitzak
TxapeldunaFRA Lucien Aimar (Ford France-Hutchinson)
TxapeldunordeaNED Jan Janssen (Pelforth-Sauvage-Lejeune)
HirugarrenaFRA Raymond Poulidor (Mercier-BP-Hutchinson)
Puntukako sailkapenaBEL Willy Planckaert (Roméo-Smith's)
Eskalatzailerik onenaESP Julio Jiménez (Ford France-Hutchinson)
Talderik onenaESP Kas-Kaskol
◀19651967▶
Dokumentazioa

1966ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 53. edizioa izan zen. 1966ko ekainak 21 eta uztailak 14 artean ospatu zen. 4329 kilometro egin ziren 22 etapatan banatuta, horietatik hirugarrena, hamalaugarrena eta hogeita bigarrena bi sektoretan banatuta egon zirelarik.

130 txirrindularik parte hartu zuten 10 txirrindulariko 13 taldetan banatuta, proba soilik 82k amaitu zutelarik. Arlo honetan Fagor taldea nabarmendu zen, proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea lortu zuena.

Frantziako Tourraren edizio honetan egin ziren dopinaren aurkako lehen kontrolak 8. etaparen ondoren. Hurrengo egunean, 9. etapako lehen 5 kilometroak egin ondoren, txirrindulariek greba egin zuten, euren bozeramalea zen Rik Van Looyren bitartez, kontrolak gauean ez egiteko eskatuz. 13. etapa amaitu ondoren 6 txirrindularik positibo eman zuten dopinaren aurkako kontrolean.

Garaileak, Lucien Aimar, proba batez beste 36,819 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Lehenbiziko euskalduna Kas taldeko José Antonio Momeñe bizkaitarra izan zen, laugarren postuan amaitu zelarik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne