1967ko Frantziako Tourra

1967ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa54. Frantziako Tourra
Txapelketa1967 Super Prestige Pernod
Etapak25
Datakekainak 29 – 1967.eko uztailak 23
Luzera4.779 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
LUX Luxenburgo
SUI Suitza
ESP Espainia
Irteera-lekuaAngers
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak130
Amaitu dutenak88
Emaitzak
TxapeldunaFRA Roger Pingeon (Peugeot-BP-Michelin)
TxapeldunordeaESP Julio Jiménez (Bic-Hutchinson)
HirugarrenaITA Franco Balmamion (Molteni)
Puntukako sailkapenaNED Jan Janssen (Pelforth-Sauvage-Lejeune)
Eskalatzailerik onenaESP Julio Jiménez (Bic-Hutchinson)
Talderik onenaFRA Frantzia
◀19661968▶
Dokumentazioa

1967ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 54. edizioa izan zen. 1967ko ekainak 29 eta uztailak 23 bitartean ospatu zen. 4779 kilometroko ibilbidea egin zen 22 etapatan banatuta, horietatik lehena, bosgarrena eta hogeita bigarrena bi sektoretan banatuta egon zirelarik.

130 txirrindularik parte hartu zuten, talde nazionalen formulapean, 10 txirrindulariko 13 taldetan banatuta, proba soilik 88k amaitu zutelarik. Talde batek ere ez zuen lortu proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea.

Tourraren edizio hau 13. etapan Mont Ventouxen Tom Simpsonen heriotzagatik markatua geratu zen, kirol dopinaren lehen biktima ofiziala izan zelarik.

Era berean, etapa prologo batekin hasi zen lehen edizioa izan zen, baita proba Parc des Princesen amaituko zen azkena ere, handik gutxira bota baitzuten.

Garaileak, Roger Pingeon, proba batez beste 35,018 kilometro orduko abiaduran bete zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne