1968ko Espainiako Itzulia

1968ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa23. Espainiako Vuelta
Txapelketa1968 Super Prestige Pernod
Datakapirilak 25 – 1968.eko maiatzak 12
Luzera3.014 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaZaragoza
Helduera-lekuaBilbo
Taldeak9
Bataz besteko abiadura38,641 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Felice Gimondi (Salvarani)
TxapeldunordeaESP José Pérez-Francés (Kas-Kaskol)
HirugarrenaEU Eusebio Vélez (Fagor-Fargas)
Puntukako sailkapenaNED Jan Janssen (Pelforth-Sauvage-Lejeune)
Eskalatzailerik onenaEU Francisco Gabika (Fagor-Fargas)
Etapa hegalariakEU Carlos Etxeberria (Kas-Kaskol)
Talderik onenaESP Kas-Kaskol
◀19671969▶
Dokumentazioa

1968ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honetako 23. edizioa izan zen. 1968ko apirilak 25 eta maiatzak 12 artean ospatu zen. 2990 kilometroko ibilbidea egin zen 18 etapatan banatuta, horietatik bi bikoitzak. Hasiera Zaragozan eta amaiera Bilbon izan zuen.

90 txirrindularik parte hartu zuten, 9 taldetan banatuak. 90 horietatik soilik 51 txirrindularik amaitu zuten proba.

Garailea izan zen Felice Gimondik proba batez beste 37,958 kilometro orduko abiaduran bete zuen, José Pérez-Francés espainiarra garaituz, beste behin Espainiako Itzulia irabazteko atarian geratu zena. Honela, Gimondi bihurtu zen hiru itzuli handiak irabazi zituen bigarren txirrindularia, urte batzuk lehenago Jacques Anquetilek egin zuen bezala. Jan Janssenek puntukako sailkapena irabazi zuen, eta Francisco Gabikak mendikoa.

Korritu ziren hamazortzi etapetatik, bost espainiarrek irabazi zituzten.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne