1972ko Munduko Xake Txapelketa | |
---|---|
![]() | |
Mota | denboraldi |
Denbora-tarte | 1972ko uztailaren 11 - 1972ko irailaren 1a |
Data | 1972 |
Edizio zenbakia | 27 |
Kokaleku | Reykjavik |
Herrialdea | Islandia |
Parte-hartzaileak | |
Kirola | xake |
Irabazlea | |
1972ko Munduko Xake Txapelketa Bobby Fischerren (AEB) eta Boris Spaskiren (SESB) arteko Munduko Xake Txapelketa izan zen. Spaski titulua defendatzeko lehiatu zen.
Txapelketa Laugardalshöll-en (Reykjavik, Islandia) izan zen, eta mendeko partida[1] izena jarri zioten. Bi herrialdeen arteko tentsioa katalizatu zuen, eta ikuspegi geopolitiko batetik asko aztertu izan da lehia.
22 partidaren ostean Fischer izan zen garaile 12½ - 8½ko puntuaziorekin.
Fischer titulua irabazten zuen eta AEBn jaiotako lehen estatubatuarra izan zen.[2] Wilhelm Steinitz austriarra, 1886an munduko lehen txapelduna izan zena, 1888an estatubatuar bilakatu zen.
Fischerren garaipenak, denbora labur batez, Munduko Txapelketa sobietarren mende egon zeneko 24 urteko aldiaren amaiera ekarri zuen.
Lehen partida 1972ko uztailaren 11n jokatu zen. Azkena (21.a) abuztuaren 31n hasi zen, 40 mugimenduren ostean bertan behera utzi zuten, eta Spaskik hurrengo egunean uko egin zion partida berriro ekiteari.
Garaipenarekin hamaikagarren munduko txapelduna bilakatu zen Bobby Fischer, askorentzat XX. mendeko xake jokalari onena.[2]