1975eko Bost Nazioen Txapelketa | |
---|---|
Datak | urtarrilaren 18tik martxoaren 15era |
Txapelduna | ![]() |
Slam Nagusia | ez |
Partida kop. | 10 |
Puntu gehien | ![]() |
Entsegu gehien | ![]() |
← 1974
|
1976 →
|
1975eko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen berrogeita seigarren ekitaldia izan zen (guztira 81.a). 1975eko urtarrilaren 18an hasi eta martxoaren 15ean bukatu zen. Gales izan zen txapelduna[1].
1975eko martxoaren 1ean 104.000 ikusle bildu ziren Murrayfield Stadiumean Eskozia eta Galesen arteko partida ikusteko. Errugbi partida bateko ikusle kopuruaren munduko errekorra ezarri zen egun hartan[2]. 1999an hautsi zen errekor hori Australia eta Zeelanda Berriaren arteko partida batean Sydney hirian. Bledisloe Kopa zegoen jokoan eta 107.042 ikusle bildu ziren Sydneyko Olinpiar Estadioan[3]. Dena dela Murrayfieldeko 1975eko errekorrak Sei Nazioetako Txapelketako errekorra izaten jarraitzen du, Europan jokaturiko rugby partidetako errekorra ere bada oraindik eta historiako hirugarren ikusle kopuru handiena ere bai.