1976ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Apirilaren 3, 1976 |
Egoitza | Nederlands Congresgebouw, Haga |
Aurkezlea(k) | Corry Brokken |
Antolatzailea | Nederlandse Omroep Stichting (NOS) |
Partaide kopurua | 18 |
Irabazlea | "Save Your Kisses for Me" Brotherhood of Man ![]() |
1976ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 21. edizioa izan zen. Hagako Nederlands Congresgebouw erakustazokan ospatu zen, Herbeheretan, apirilaren 3an. Aurkezlea Corry Brokken izan zen, 1957ko ediozioko irabazlea.
Garailea Brotherhood of Man talde britainiarra izan zen, "Save Your Kisses for Me" kantuarekin. Erresuma Batuaren hirugarren garaipena izan zen.
Hemezortzi herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan baina bat gutxiagok. Aurreko urteko antolatzailea izan zen Suediak urte bateko etena egin zuen, berriro antolatzeko dirurik ez zeukatela adieraziz. Turkia eta Maltak ere partaidetzari uko egin zioten. Bestalde, Austria eta Grezia lehiaketara itzuli ziren.