1977ko Espainiako Itzulia

1977ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa32. Espainiako Vuelta
Txapelketa1977 Super Prestige Pernod
Datakapirilak 26 – 1977.eko maiatzak 15
Luzera2.785 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaOrihuela
Helduera-lekuaMiranda Ebro
Emaitzak
TxapeldunaBEL Freddy Maertens (Flandria-Velda-Latina Assicurazioni)
TxapeldunordeaEU Miguel María Lasa (Teka)
HirugarrenaGER Klaus-Peter Thaler
Puntukako sailkapenaBEL Freddy Maertens (Flandria-Velda-Latina Assicurazioni)
Eskalatzailerik onenaESP Pedro Torres Cruces (Teka)
Etapa hegalariakBEL Freddy Maertens (Flandria-Velda-Latina Assicurazioni)
Talderik onenaESP Teka
◀19761978▶
Dokumentazioa

1977ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 32. edizioa izan zen. 1977ko apirilak 26tik maiatzak 15 arte ospatu zen, sarrerako bat eta 19 etapatan banatutako 2785 kilometroko ibilbidea eginez, Dehesa de Campoamorren hasi eta Miranda de Ebron amaituz.

70 txirrindularik parte hartu zuten 7 taldetan banatuta, eta 54 izan ziren proba amaitu zutenak.

Garailea Freddy Maertens izan zen, proba, batez beste, 35,294 kilometro orduko abiaduran bete zuena. Hasieratik amaierara nagusitu zen edizio honetan, lehen etapatik azkeneraino liderraren maillota eramanez eta hamairu etapa irabaziz, oraindik inork berdindu ez duen errekorra. Miguel Mari Lasa izan zen bigarren eta Klaus-Peter Thaler hirugarren.

Joxe Nazabal izan zen edizio honetan etapa garaipen bat lortu zuen euskal txirrindulari bakarra.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne