1987ko Frantziako Tourra

1987ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa74. Frantziako Tourra
Txapelketa1987 Super Prestige Pernod
Etapak26
Datakuztailak 1 – 1987.eko uztailak 26
Luzera4.231 km
HerrialdeaFRA Frantzia
GER Alemania
Irteera-lekuaMendebaldeko Berlin
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak207
Amaitu dutenak135
Bataz besteko abiadura36,644 km/o
Emaitzak
TxapeldunaIRL Stephen Roche (Carrera Jeans-Vagabond)
TxapeldunordeaESP Pedro Delgado (PDM-Ultima-Concorde)
HirugarrenaFRA Jean-François Bernard (Toshiba-La Vie claire)
Puntukako sailkapenaNED Jean-Paul van Poppel (Superconfex-Kwantum Hallen-Yoko)
Eskalatzailerik onenaCOL Lucho Herrera (Café de Colombia-Varta)
Gazte onenaMEX Raúl Alcalá (7 Eleven-Hoonved)
Talderik onenaFRA Système U
◀19861988▶
Dokumentazioa

1987ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 74. edizioa izan zen. 1987ko uztailak 1 eta 26 artean ospatu zen. 4231 kilometroko ibilbidea egin zen prologo bat eta 25 etapatan banatuta, irabazleak batez beste 36,645 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Berlinen hasi eta Parisen amaitu zen.

Garaipen honekin, lehena irlandar txirrindulari batentzat, Stephen Rochek urte berean Italiako Giroa eta Frantziako Tourra irabaztea lortu zuen, horri munduko txirrindularitza txapelketan lortu zuen garaipena gehitu behar zitzaiolarik, hala, Eddy Merckxek 1974an lortutakoa berdinduz.

Lehenbiziko euskalduna Caja Rural-Orbea taldeko Marino Lejarreta bizkaitarra izan zen, hamargarren postuan amaitu zelarik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne