1989ko Italiako Giroa

1989ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa72. Italiako Giroa
Etapak23
Datakmaiatzak 21 – 1989.eko ekainak 11
Luzera3.418 km
HerrialdeaITA Italia
SUI Suitza
Irteera-lekuaTaormina
Helduera-lekuaFlorentzia
Taldeak22
Bataz besteko abiadura36,554 km/o
Emaitzak
TxapeldunaFRA Laurent Fignon (Super U-Raleigh-Fiat)
TxapeldunordeaITA Flavio Giupponi (Malvor-Sidi)
HirugarrenaUSA Andrew Hampsten (7 Eleven-American Airlines)
Puntukako sailkapenaITA Giovanni Fidanza (Chateau d'Ax-Salotti)
Eskalatzailerik onenaCOL Lucho Herrera (Café de Colombia)
Gazte onenaURS Vladimir Poulnikov (Alfa Lum-STM)
Etapa hegalariakYUG Jure Pavlič (Carrera Jeans-Vagabond)
Talderik onenaFRA Fagor-MBK
◀19881990▶
Dokumentazioa

1989ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 72. edizioa izan zen. 1989ko maiatzak 21 eta ekainak 11 artean ospatu zen, horietako bat bikoitza izan zen 22 etapatan banatutako 3418 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Laurent Fignonek, batez beste, 36,552 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

Lehen egunetan, maglia arrosa Jean Paul van Poppel, Acacio da Silva eta Silvano Continiren eskuetatik pasa zen, azkenean Erik Breukinkek bereganatzeko. Alabaina, Breukink ez zen lider sendoa izan, eta denbora gehiegi galdu zuen mendiko etapetan, honen ondorioz sailkapen nagusian laugarren postuan amaitu zuelarik.

Laurent Fignon, ordea, bai izan zen sendoa, eta Giroa irabaztea lortu zuen, bigarren izan zen Flavio Giupponi eta hirugarren izan zen Andrew Hampstenen aurretik, azken hau aurreko edizioko garailea.

Marino Lejarreta bizkaitarrak 10. postuan amaitu zuen. Luis Herrerak, bere aldetik, bi etapa eta mendiko sailkapena irabazi zituen, hala, bere parte-hartzea nabarmen justifikatuz.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne