1991ko Italiako Giroa

1991ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa74. Italiako Giroa
Etapak22
Datakmaiatzak 26 – 1991.eko ekainak 16
Luzera3.715 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaOlbia
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura37,3 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Franco Chioccioli (Del Tongo-MG Maglificio)
TxapeldunordeaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Vagabond)
HirugarrenaITA Massimiliano Lelli (Ariostea)
Puntukako sailkapenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Vagabond)
Eskalatzailerik onenaEU Iñaki Gastón (CLAS-Cajastur)
Gazte onenaITA Massimiliano Lelli (Ariostea)
Talderik onenaITA Carrera Jeans-Vagabond
◀19901992▶
Dokumentazioa

1991ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 74. edizioa izan zen. 1991ko maiatzak 26 eta ekainak 16 artean ospatu zen, horietako bat bi sektoretan banatua egon zen 21 etapatan banatutako 3715 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Franco Chiocciolik, batez beste, 37,303 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

Euskal txirrindularien parte-hartzeari dagokionez, Marino Lejarretak etapa bat irabazi eta sailkapen nagusian bosgarren postuan amaitu zuen. Iñaki Gastonek mendiko sailkapena irabazi zuen eta Alberto Leanizbarrutiak intergiroarena. Federico Etxabek 13. postuan amaitu zuen.

Maglia arrosa hiru txirrindularik baino ez zuten jantzi edizio honetan: Philippe Casado izan zen lehena, lidertzan egun bat baino eman ez zuena. Eric Boyer izan zen bigarrena, honek ere lidertzan egun bat bakarrik emanez. Gainontzeko egun guztietan, eta azkenean edizio honetako garailea izan zena, Franco Chioccioli izan zen, hiru etapa garaipen ere lortu zituena. Italiarrarekin batera podiumean, Claudio Chiapucci, erregulartasunaren sailkapena ere irabazi zuena, eta Massimiliano Lelli, gazteen sailkapena ere irabazi zuena egon ziren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne