1995 Rugby World Cup | |
Egoitza | Hegoafrika |
---|---|
Datak | 1995eko maiatzak 25-ekainak 24 |
Parte-hartzaileak | 16 |
Ikusleak | 938.486 (29.328 partidako) |
Datuak | |
Txapelduna | Hegoafrika |
Txapeldunordea | Zeelanda Berria |
Hirugarrena | Frantzia |
Laugarrena | Ingalaterra |
Puntugile onena | Thierry Lacroix (FRA, 112) |
Entsegugile onena | Jonah Lomu (NZL, 7) Marc Ellis (NZL, 7) |
Webgunea | www.rugbyworldcup.com |
Aurretik: 1991ko Munduko Errugbi Kopa Ondoren: 1999ko Munduko Errugbi Kopa |
1995eko Munduko Errugbi Kopa gizonezkoen hirugarren Munduko Errugbi Kopa izan zen. 1995eko maiatzaren 25etik ekainaren 24ra jokatu zen, Hegoafrikak antolaturik.[1] Hegoafrika atera zen txapeldun, finalean Zeelanda Berriari 15 eta 12 irabazita.[2] Frantzia izan zen hirugarrena eta Ingalaterra laugarrena.
Apartheid amaitu ostean Hegoafrikan egindako lehenbiziko kirol txapelketa handia izan zen. 1994an, Nelson Mandela izendatua zuten presidente, historiako lehenbiziko beltza. Errugbia, hasiera batean, zurien kirola zen. Mandelak, ordea, herria bateratzeko aitzakiatzat hartzea erabaki zuen. Horretarako selekzioko kapitain Francois Pienaarri laguntza eskatu zion, beltzak ere errugbiarekin identifikaturik sentitzeko. Eta baita lortu ere. Finalaren ostean, Mandelak berak eman zion kopa Pienaarri, eta sekulako besarkada eman zioten elkarri, historikoa.[3]
Amateur garaiko azken txapelketa handia izan zen, bi hilabete geroago International Rugby Football Boardek errugbi profesionala onartu baitzuen.[4] Ezbehar batek ere markatu zuen txapelketa, Max Brito Boli Kostako errugbilaria tetraplegiko geratu baitzen Tongaren aurkako partidan.[5]