1998ko Neguko Olinpiar Jokoak gertakari honen XVIII. edizioa izan ziren. Japoniako Nagano hirian ospatu ziren, 1998ko otsailaren 7tik 22ra arte. Bigarren aldia izan zen jokoak Japonian ospatzen zirela eta 2.176 kirolarik 7 kirol ezberdinetan parte hartu zuten.