1999ko Espainiako Itzulia

1999ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa54. Espainiako Vuelta
Etapak22
Datakirailak 4 – 1999.eko irailak 26
Luzera3.576 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaMurtzia
Helduera-lekuaMadril
Taldeak21
Parte-hartzaileak189
Amaitu dutenak115
Bataz besteko abiadura39,449 km/o
Official siteWebgune ofiziala
Emaitzak
TxapeldunaGER Jan Ullrich (Deutsche Telekom)
TxapeldunordeaEU Igor González de Galdeano (Vitalicio Seguros-Grupo Generali)
HirugarrenaESP Roberto Heras (Kelme-Costa Blanca)
Puntukako sailkapenaBEL Frank Vandenbroucke (Cofidis-Le Crédit par Téléphone)
Eskalatzailerik onenaESP José María Jiménez (Banesto)
Sprinter onenaRSA Robert Hunter (Lampre-Daikin)
Talderik onenaESP Banesto
◀19982000▶
Dokumentazioa

1999ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 54. edizioa izan zen. 1999ko irailak 4an hasi zen Murtzian eta irailak 26an amaitu zen Madrilen, 21 etapatan banatutako 3576 kilometroko ibilbide bat egin ondoren, garailea izan zen Jan Ullrichek, batez beste, 35,449 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

Jan Ullrich izan zen garailea, bi etapa ere irabazi zituelarik, bigarren Igor González de Galdeano eta hirugarren Roberto Heras geratuz. Puntukako sailkapena Frank Vandenbrouckentzat izan zen, mendikoa José María Jiménezentzat, tarteko helmugena Robert Hunterrentzat eta taldekakoa Banestorentzat. Aurreko edizioko garailea izan zen Abraham Olanok lider zela erretiratu egin behar izan zuen Anglirun amaitu zen etapan erorketa baten ondoren saihets batean jasan zuen pitzadura baten ondorioz.

Bartzelonako hiri zirkuituko etapa aldatua izan zen txirrindulariek zirkuitu horrek egun euritsu horretan zuen arriskuagatik jarritako kexuen ondorioz, Montjuiceko gainetik egin behar ziren 8 igaroerak kenduz, hala eta guztiz ere erritmo motelean egitn zuten arren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne