1999ko Italiako Giroa

1999ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa82. Italiako Giroa
Etapak22
Datakmaiatzak 15 – 1999.eko ekainak 6
Luzera3.757 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaAgrigento
Helduera-lekuaMilan
Parte-hartzaileak27
Bataz besteko abiadura37,595 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Ivan Gotti (Polti)
TxapeldunordeaITA Paolo Savoldelli (Saeco-Cannondale)
HirugarrenaITA Gilberto Simoni (Ballan-Alessio)
Puntukako sailkapenaFRA Laurent Jalabert (ONCE-Deutsche Bank)
Eskalatzailerik onenaCOL Chepe González (Kelme-Costa Blanca)
Etapa hegalariakITA Fabrizio Guidi (Polti)
Talderik onenaESP Vitalicio Seguros-Grupo Generali
◀19982000▶
Dokumentazioa

1999ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 82. edizioa izan zen. 1999ko maiatzak 15 eta ekainak 6 artean ospatu zen 22 etapatan banatutako 3757 kilometroko ibilbidea eginez. Agrigenton hasi eta Milanen amaitu zen.

160 txirrindularik parte hartu zuten 9 txirrindulariko 18 taldetan banatuta. Javier Otxoa bizkaitarrak eta Nicola Lodak ezin izan zuten Giroa hasi euren hematokrito maila %50 baino gehiagokoa baitzen. Arrazoi beragatik, Marco Pantani azken aurreko etapan, lider zihoanean eta jada lau etapa irabazi zituenean, Girotik kanporatua izan zen, bere hematokrito maila 50,2koa baitzen.

Garailea Ivan Gotti izan zen, proba, batez beste, 37,595 kilometro orduko abiaduran bete zuena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne