2001eko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Maiatzaren 12, 2001 |
Egoitza | Parken Stadion, Kopenhage |
Aurkezlea(k) | Natasja Crone Back Søren Pilmark |
Antolatzailea | Danmarks Radio (DR) |
Partaide kopurua | 23 |
Irabazlea | "Everybody" Tanel Padar, Dave Benton & 2XL ![]() |
2001eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 46. edizioa izan zen. Kopenhageko Parken estadioan ospatu zen, Danimarkan, maiatzaren 12an. Aurkezleak Natasja Crone Back eta Søren Pilmark izan ziren.
Garaileak Estoniako Tanel Padar eta Dave Benton izan ziren, 2XL taldearekin batera, "Everybody" abestiarekin. Estoniaren lehen garaipena izan zen.
Hogeita hiru herrialde izan ziren partaide. Aurreko ediziotik kanpo geratu ziren bost herrialde itzuli ziren: Bosnia-Herzegovina, Eslovenia, Lituania, Polonia eta Portugal. Grezia ere itzuli zen, bi urteko eten baten ostean. Bestalde, aurreko bost urteetan batezbesteko emaitza txarrenak zituzten zazpi herrialdeak lehiaketatik kanpo uztea erabaki zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak: Austria, Belgika, Errumania, Finlandia, Mazedoniako Errepublika, Suitza eta Zipre.