2001eko Sei Nazioen Txapelketa | |
---|---|
Datak | otsailaren 3tik urriaren 20ra |
Txapelduna | ![]() |
Slam Nagusia | ez |
Partida kop. | 15 |
Puntu gehien | ![]() |
Entsegu gehien | ![]() |
← 2000
|
2002 →
|
2001eko Sei Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen bigarren ekitaldia izan zen (guztira 107. ekitaldia). 2001eko otsailaren 3an hasi eta urriaren 20an amaitu zen, izan ere sukar aftosaren krisiak bidaiatzeko zailtasunak ekarri baitzituen eta hainbat partida udazkenera atzeratu ziren. Ingalaterrak bere 24. txapelketa eskuratu zuen baina ez zuen Slam nagusia eskuratu, azken partidan Irlandaren aurka galdu baitzuen.