2002ko Espainiako Itzulia

2002ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa57. Espainiako Vuelta
TxapelketaEspainiako Vuelta
Etapak18
Datakirailak 7 – 2002.eko irailak 29
Luzera3.134 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaValentzia
Helduera-lekuaMadril
Taldeak23
Parte-hartzaileak207
Amaitu dutenak132
Bataz besteko abiadura41,658 km/o
Official siteWebgune ofiziala
Emaitzak
TxapeldunaEU Aitor González Jiménez (Kelme-Costa Blanca)
TxapeldunordeaESP Roberto Heras (US Postal Service)
HirugarrenaEU Joseba Beloki (ONCE-Eroski)
Puntukako sailkapenaGER Erik Zabel (Telekom)
Eskalatzailerik onenaEU Aitor Osa (iBanesto.com)
ErregulartasunaESP Roberto Heras (US Postal Service)
Talderik onenaESP Kelme-Costa Blanca
◀20012003▶
Dokumentazioa

2002ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 57. edizioa izan zen. 2002ko irailak 7 eta 29 artean ospatu zen Valentzia eta Madril artean, 21 etapatan banatutako 3134 kilometroko ibilbidea eginez.

Valentziako irteeran, edizio honetako garaipenerako faboritoen artean aurreko urteko garailea izan zen Ángel Casero, Santos González, Francesco Casagrande, Iban Mayo, Roberto Heras, Óscar Sevilla eta Joseba Beloki zeuden.

5. eta 6. etapak izan ziren mendate tontorrean amaitu ziren lehenak. Lehen mendate hauek igaro ondoren, Óscar Sevilla zen liderra, gertu Alexander Vinokurov eta Roberto Heras zituelarik.

Banakako lehen erlojupekoan, Kordoban jokatu zena, Aitor Gonzálezek efektu kolpe bat eman zuen, eta, etapa garaipena lortuz, bigarren jarri zen sailkapen nagusian, liderra zen Óscar Sevillagandik segundo bakar batera. Heras izan zen kaltetuenetako bat, etapa amaitzean liderragandik minutu eta erdi baino gehiagora geratuz.

Bejartarrak galdutako denbora 15. etapan berreskuratuko zuen, Anglirun amaitu zena. Herasek bakarrean distiratu zuen etapa irabaziz eta lider jarriz. 18. etapan, La Covatilla Eski Estazioan, bere jaioterritik gertu, Herasek apur bat gehiago handitu zuen bere hurbileneko arerioekiko abantaila.

Alabaina, diferentziak ez ziren azken etaparako nahikoa izango, Madrilen jokatu zen 41 kilometroko erlojupeko bat, non Aitor Gonzálezek Itzulia ostu zion Roberto Herasi, bejartarra azkenean bigarren geratuz. Joseba Beloki izan zen hirugarren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne