2004ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 87. edizioa izan zen. 2004ko maiatzak 8 eta 30 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3435 kilometroko ibilbidea egine. Garailea Damiano Cunego izan zen. 14. eta 15. etapak Kroazia eta Esloveniako lurretatik igaro ziren. Alessandro Petacchi izan zen puntukako sailkapenaren garailea, baita edizio honetan eta gehien irabazi zituena ere, bederatzirekin. Taldekako sailkapena Saecorentzat izan zen, intergiroarena Raffaele Illianorentzat eta mendikoa Fabian Wegmannentzat.