2006ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2006ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finalerdia Maiatzaren 18, 2006
Finala Maiatzaren 20, 2006
Egoitza O.A.C.A. Olympiako Klisto Gymnastirio, Atenas
Aurkezlea(k) Maria Menounos
Sakis Rouvas
Antolatzailea Ellinikí Radiofonía Tileórasi (ERT)
Partaide kopurua 37
Irabazlea "Hard Rock Hallelujah"
Lordi
 Finlandia

2006ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 51. edizioa izan zen. Atenaseko O.A.C.A. Olympiako Klisto Gymnastirio aretoan ospatu zen, Grezian. Finalerdia maiatzaren 18an jokatu zen, eta finala maiatzaren 20an. Aurkezleak Maria Menounos eta Sakis Rouvas (2004ko greziar ordezkaria) izan ziren.

Garailea Finlandiako Lordi taldea izan zen, "Hard Rock Hallelujah" abestiarekin. Finlandiaren lehen garaipena izan zen. Aurreko pop irabazleengandik aldentzen zen hard rock generoagatik eta taldearen munstro-janzkerengatik nabarmendu zen Lordiren garaipena.

Hogeita hamazazpi herrialde izan ziren partaide, aurreko edizioko errekorra baino bi gutxiago. Armeniak lehen agerpena egin zuen. Bestalde, Austria eta Hungariak partaidetza eten zuten. Serbia eta Montenegrok parte hartzeko izena eman ostean utzi zuen lehiaketa, ordezkaritza hautatzeko prozesuan Serbia eta Montenegroko telebista-erakundeen artean desadostasuna azaleratu zelako; hala ere, botoa emateko eskubidea gorde zion Europako Irrati-Telebista Batasunak Serbia eta Montenegrori.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne