2007 Rugby World Cup Coupe du Monde – France 2007 | |
Egoitza | Frantzia |
---|---|
Datak | 2007ko irailak 7-urriak 20 |
Parte-hartzaileak | 20 |
Ikusleak | 2.263.223 (47.150 partidako) |
Datuak | |
Txapelduna | Hegoafrika |
Txapeldunordea | Ingalaterra |
Hirugarrena | Argentina |
Laugarrena | Frantzia |
Puntugile onena | Percy Montgomery (Hegoafrika, 105) |
Entsegugile onena | Bryan Habana (Hegoafrika, 8) |
Webgunea | www.rugbyworldcup.com |
Aurretik: 2003ko Munduko Errugbi Kopa Ondoren: 2011ko Munduko Errugbi Kopa |
2007ko Munduko Errugbi Kopa (ingelesez: 2007 Rugby World Cup; frantsesez: Coupe du monde de rugby à XV 2007) gizonezkoen seigarren Munduko Errugbi Kopa izan zen. Frantzia izan zen egoitza, eta 20 taldek parte hartu zuten, 2007ko irailaren 7tik urriaren 20ra.[1] Hegoafrikak eskuratu zuen Webb Ellis kopa, finalean Ingalaterrari 6 eta 15 irabazita.[2] 48 partida izan ziren denera, eta horietako sei Frantziatik at jokatu ziren: lau Galesen eta bi Eskozian.