| |||
![]() | |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 95. Frantziako Tourra | ||
Etapak | 21 | ||
Datak | uztailak 5 – 2008.eko uztailak 27 | ||
Luzera | 3.558,5 km | ||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||
Irteera-lekua | Brest | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Taldeak | 20 | ||
Parte-hartzaileak | 180 | ||
Amaitu dutenak | 145 | ||
Bataz besteko abiadura | 40,492 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | ![]() | ||
Txapeldunordea | ![]() | ||
Hirugarrena | ![]() | ||
Puntukako sailkapena | ![]() | ||
Eskalatzailerik onena | ![]() | ||
Gazte onena | ![]() | ||
Saiatuena | ![]() | ||
Talderik onena | ![]() | ||
![]() | |||
◀2007 | 2009▶ | ||
![]() | Dokumentazioa ![]() |
2008ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 95. edizioa izan zen. 2008ko uztailak 5 eta 27 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3558 kilometroko ibilbidea eginez, garaileak, Carlos Sastre txirrindulari avilarra, batez beste 40,5 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Bretainia eskualdeko Brest hirian hasi eta Parisen amaitu zen.
180 txirrindularik parte hartu zuten, 9 txirrindulariko 20 taldetan banatuta, proba 145ek amaitu zutelarik. Arlo honetan Team Milram, Euskaltel-Euskadi eta CSC taldeak nabarmendu ziren, proba euren txirrindulari guztiekin amaitu baitzuten.
Edizio honetan ez zen sarrerako etaparik egon, eta denbora sariak desagertu ziren tarteko helmuga eta helmugetan. 10 etapa lau, mendiko 5 etapa, mendi ertaineko 4 etapa, bakarkako 2 erlojupeko, mendate tontorrean amaitu ziren 4 etapa, 17 mendate, 2 atseden egun eta ordura arte sekula izan ez ziren hasiera eta helmugak egon ziren.