2011ko Italiako Giroa

2011ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa94. Italiako Giroa
Txapelketa2011 UCI World Tour 2.UWT
Etapak21
Datakmaiatzak 7 – 2011.eko maiatzak 29
Luzera3.469 km
HerrialdeaITA Italia
AUT Austria
Irteera-lekuaVenaria Reale
Helduera-lekuaMilan
Taldeak23
Parte-hartzaileak207
Amaitu dutenak159
Official siteWebgune ofiziala
Emaitzak
TxapeldunaITA Michele Scarponi (Lampre-ISD)
TxapeldunordeaITA Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale)
HirugarrenaFRA John Gadret (AG2R La Mondiale)
Puntukako sailkapenaITA Michele Scarponi (Lampre-ISD)
Eskalatzailerik onenaITA Stefano Garzelli (Acqua & Sapone)
Sprinter onenaBEL Jan Bakelants (Omega Pharma-Lotto)
Gazte onenaCZE Roman Kreuziger (Astana)
Talderik onenaKAZ Astana
◀20102012▶
Dokumentazioa

2011ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 94. edizioa izan zen. 2011ko maiatzak 7 eta 29 artean ospatu zen 3469 kilometroko ibilbidea eginez (hasiera batean 3494,5 aurreikusita zeuden, baina 14. etapa arrazoi logistikoengatik laburtu behar izan zen) Venaria Reale eta Milan artean.

Edizio honek hiru erlojupeko izan zituen (bat taldekakoa eta beste bat kronoigoera). Lehen astea, ohi bezala, esprinterrentzat bikaina izan zen. Zazpigarren etapatik aurrera mendia hasi zen, Maddalonin hasi eta mendate tontorrean amaitu zen 110 kilometroko etapa batekin hasiz. Ondoren, 13. eta 14. etapetan Austrian sartu zen lasterketa, non mendi altuko bi etapa ospatu ziren. Gainera, aurreko edizioan bezala, asfaltatu gabeko zatiak igaro ziren, 5. etapan (non zatirik zailenak igaro ziren) eta 14. eta 20. etapetan (Crostis eta Finestre mendateak ez baitzeuden erabat asfaltatuta). Alabaina, azkenean Crostiserako igoera bertan behera utzi zen jaitsieraren egoera kaxkarraren ondorioz (ikus Crostisen ezabatzea sekzioa).

Prentsa espezializatuak historiako zailenetako bat bezala katalogatu zuen edizio honen ibilbidea jakin zenetik, 2010eko urrian, nagusiki bere luzeragatik (3494,5 kilometro) eta ia osorik eskalatzaileei zuzendutako bere ibilbideagatik (21 etapetatik 18k esprint masiboa eragozten zuten mendateak zituzten. Exigentzia eta bertikaltasun gehiegizko ibilbidea Team Sky taldeko kirol zuzendaria zen Sean Yatesek "basati" bezala katalogatu zuen, honen ondorioz, edozein txirrindularirentzat 2011ko Frantziako Tourra 2011ko Giro hau irabaztea baino erraz eta onuratsuagoa izango zela zioten kritikak eragin zirelarik.

Lehen aldiz urte askoan mendateen ohiko katalogazioa erabili zen (1., 2., 3. eta 4. mailakoak) soilik koloreak erabili ordez. Hala eta guztiz ere, oraingoan ere ez zen Maila Berezi maila erabili, honen ondorioz, mendate gehienak katalogazio hau erabiltzen duten beste lasterketa batzuetan egongo liratekeena baino maila bat beherago katalogatuak egon zirelarik.

3. etapa Wouter Weylandt txirrindulari belgikarra hil zen Passo del Bocco mendatearen jaitsieran erorketa oso larri bat jasan ondoren, Mezzanegotik gertu (ikus "Wouter Weylandten heriotza" sekzioa).

Hasiera batean, edizio honen garailea Alberto Contador madrildarra izan zen (bi etapa eta puntukako sailkapena ere irabazi zituena), baina, Contador auziaren ondorioz kanporatua izan zen (ikus "Alberto Contador eta Contador auzia" sekzioa). Honen ondorioz, garailea, azkenean, Michele Scarponi izan zen (Contador kanporatua izan ondoren puntukako sailkapena ere irabazi zuena, podiumean Vincenzo Nibali eta John Gadret lagun izan zituelarik.

Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: Stefano Garzelli mendikoan, Roman Kreuziger gazteenean, Jan Bakelants tarteko helmugetan eta Astana taldekakoan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne