Libiako esku-hartze militarra | |||
---|---|---|---|
2011ko Libiako Gerra Zibilaren zati | |||
![]() | |||
Data | 2011ko martxoaren 19a - 2011ko urriaren 31a | ||
Lekua | Libia | ||
Emaitza | Martxan | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Koalizioko kideen esku-hartze militarra Libian eta Libiako aire-eremuaren itxiera 2011ko martxoaren 17an Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 1973. ebazpenaren bidez onartutako operazio militarra izan zen.[4] Aire-eremuaren itxiera hori proposatu zen, 2011ko Libiako matxinaden aurka Muammar al Kadafik eta bere jarraitzaileek herritarren aurka egindako bonbardaketak ekiditeko.[5]
Bi egun beranduago, 2011ko martxoaren 19an, operazio militarra martxan jarri zen, Frantziako hainbat hegazkin militarrek Libia gainean hegan egin eta Royal Navyk itsas-blokeoa egin ostean.[6] AEBetako USS Enterprise eta Charles de Gaulle hegazkin-ontziek ere parte hartu zuten.
Ameriketako Estatu Batuetako armadaren kodea operaziorako Odyssey Dawn[7] (Odisea Egunsentian) izan zen, Kanadakoa Operation MOBILE,[8] Frantziakoa Opération Harmattan[9] eta Erresuma Batukoa Operation Ellamy.[10]
Martxoaren 23an NATO erakundeak operazio militarraren agintea hartu zuen. NATOk Operation Unified Protector izena jarri zion.[11] 11 herrialdeetako ontziek itsas blokeoa ezarri zuten Libian eta armen bahiketa martxan jarri zuten.
Hilabete batzuk beranduago, errebeldeek Muammar al Kadafi exekutatu zutenean, NATOk operazioa amaitutzat eman zuen 2011ko urriaren 31n.[12]