![]() | |
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | Scott S. Sheppard eta Chadwick A. Trujillo |
Data | 2014ko martxoaren 26a eta 2012ko azaroaren 5a |
Kategoria | Sednoide, asteroide eta objektu transneptunotar |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Eguzkia |
Ardatzerdi handia | 273,1887595247 AU |
Eszentrikotasuna | 0,70498133275521 |
Orbita-periodoa | 1.649.273,443584 |
Makurdura orbitala | 24,000628975852 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 90,894545022926 |
Periastroa | 80,595783741233 |
Periastroaren argumentua | 294,20458157346 |
Ezaugarri fisikoak | |
Albedoa | 0,15 |
Itxurazko magnitudea | 23,4 |
Magnitude absolutua | 4,05 |
2012 VP113 , 2012 VP113 bezala ere idatzia, transneptunotar objektu bat da, 450km inguruko zabalera duena eta izoztuta dagoena. Eguzkitik 12 000 milioi kilometrora kokaturik dago gutxi gorabehera, bere orbitaren punturik urrunena 67 000 milioi kilometrora dago.
2012VP113, izenak dioen bezala, 2012ko azaroaren 5ean aurkitu zen, Cerro Tololoko behatoki interamerikarrean. 4m-ko "Víctor M. Blanco" teleskopioarekin aurkitu zuten eta "Magallanes" teleskopioa (Txileko ''Las Campanas'' behatokiko Carnegie institutuan aurki daiteke) erabili zuten objektu honen orbita eta gainazaleko ezaugarriak zehazteko. Hawaiien kokaturik dagoen Gemini behatokiko Scott Sheppardek eta Chad Trujillok kalkulatu zuten, objektu honek Eguzkiaren inguruan bira bat emateko 4000 urte inguru behar zituela.